Blogia

drogenmundua

TABAKOA

 
 
TABAKOA
 
  • Nerbio Sistema zentrala estimulatzen du.
  • Tabako hosto lehorrei alkitrana, karbono monoxidoa, arsenikoa eta nikotina (mendekotasun sortzailea) eransten zaie.

BILATZEN DIREN EFEKTUAK

  • Garrantzitsua eta helduagoa sentitzea (batez ere adoleszentzian), lasaitzea, erlaxatzea, eskuetan zerbait izatea...

KONTSUMITZEKO MODUAK

  • Erre edo murtxikatu.


 

EPE MOTZEKO EFEKTUAK

  • Muxu gutxi jasotzen dira, hatsak eta ahoak usaia izaten duelako.
  • Arropak usaia hartzen du.
  • Eztarrian hazkura.
  • Hortzak eta behatzak horitzen dira.
  • Pertsonaren, kontsumitzeko moduaren eta momentuaren arabera erlaxazioa edota bizkortzea edo suspertzea.
  • Odol hodien estutzea.
  • Arnasa hartzeko zailtasunak.

KONTSUMO EZ EGOKIEN ARRISKUAK

  • Azkarregi nekatzea.
  • Arnas sistemaren narriadura (bronkitisa, laringeko eta biriketako minbizia) eta zirkulazio sistemaren narriadura (garuneko, bihotzeko infartuak...).
  • Faringitisa.
  • Mendekotasun psikologikoa.
  • Abstinentzia sindromea: urduritasuna, suminkortasuna...

HATXISA

Cannabis sativa izeneko landaretik eratortzen da; Afrikako iparraldean, Asian eta Hego-Ameriketan aurkitzen da batik bat, nahiz eta, Ipar Ameritan eta Europan ere kantitate garrantzitsuak landatu. Landare hau erraz landatzen da eta gaitera oso gogorra da; hauek bere zabalkuntza errazten duten faktoreak dira.

Marihuanaren sustantzia kimiko aktiboena delta 9-tetrahidrocannabinol (THC) izena jasotzen du. Landare honen alkaloidea DHC moduan azaltzen da, eta hau berotu ondoren (oxidazioa) THCan bihurtzen da. THC kontzentrazioa edo printzipio aktiboa landarearen atal batetik bestera, baita landare batetik beste batera ere aldatzen da (altua bada efektu oso gogorrak eragin ditzake). Kannabisaren produktu hauetan, bere printzipio aktiboa edo kannabinoletan duen aberastasuna, erabiltzen den landare zatiarekin erlazionaturik egongo da, kannabinolen kantitate handiena landarearen orden honetan aurkezten baita: LOREAK, HOSTOAK, ZURTOINAK, SUSTRAIAK, HAZIAK.

  • Marihuana, kalamuaren sumidade loredudenez (behin hauetatik erretxina atera eta gero), osotez, fruituez, kimez eta zurtoin bigunez osaturiko produktua da. Guzti hau behin lehortu eta gero, pikatu egiten da. Hau del aeta tabakoaren pikaduraren antza du, bere jatorriaren arabera colorea aldatzen delarik; Marokokoa berde iluna, Kolonbiakoa eta Ertamerikakoa marroia, Libano eta Oriente erdian beltza eta Nepalen brearen antzeko beltza.
  • Hatxisa, kannabis landareko erretxinaren prestakuntza bat da. Nabar ilun koloreko 100, 200, 500 edo 1000 gramotako pastilla edo tabletetan aurkezten da, tableta hauek estututako hauts fina daramatelarik. Hauek eztainu edo aluminiozko papelean biltzen dira. Hatxik ere deitzen zaio. Hitz honek arabiar jatorria du eta euskarara itzuliz gero belarra esan nahi du. Hatxisak errealitatean, duen jatorriaren arabera kolore, forma eta THCaren aberastasun desberdinak (%5-20 artean) aurkeztu ditzake. Zenbaitetan produktua pentsuekin eta simaurrarekin faltsutua edo adulteratua izaten da.

Kannabis sativa landarearen deskribapena

Kalamua landare belarkara bat da, dioikoa (banaturiko hanketan landare harrak eta emeak ditu), urteko uztaldia dauka eta Asia ertainean jatorria duten urtikazea familikoa da.

Oso landare gogorra da, 1-7 metro bitarte neurtu ditzake. Ildaskaturiko zurtoina aurkezten du, honek zatituriko palmando itxurako hostoak, zerraturiko izkinak eta gingil bakoitiak (5-11bitarteko tartean aurkitzen da) ditu. Hostoek erretxina dute, ukimenarentzat itsaskorra delarik.

Loreak petalo gabeak dira, berde eta horixka kolorekoak eta harrak edo emeak izan daitezke. Landarearen sexua loreak aztertuz bereizten da; landare harretan, loreak berehala ikusten dira eta hauek mordoka biltzen dira. Lore emeak, ia ikusgaitzak dira eta buruxketan taldekatzen dira. Fruitua, kañamoneak, globo forma dute, marroi grisaxka koloreko 5 milimetrotako diametroa daukate eta elikagai bezala erabiltzen dira, batez ere hegaztien kasuan, baita olioa ateratzeko ere.


Harraren kasuan kañamoiak dira nabarmenena. Emearenean, berriz, bi iletxo hauek

Egiak eta gezurrak

Kannabisari buruzko ideia kontrajarriak daude. Droga honen aurka daudenak arriskutsua dela esaten dute, alde daudenak berriz segurua eta onuragarria dela. Sustantziaren eta bere kontsumitzaileen banalizazioa edo satanizazioa ekiditea litzateke droga honen inguruko helburu nagusienetakoa.

Kannabisak beste droga batzuk kontsumitzera bultzatzen al gaitu?

Eskaladorearen teoria erabat faltsua da. Droga desberdinen kontsumoak hainbat arrazoi direla medio egiten dira, besteak beste, egoera pertsonalak, familiarrak, inguru sozialak eraginda.

Menpekotasuna sortzen al du?

  1. Kannabisak ez du menpekotasun fisikorik sortzen. Gorputzak ez du droga honen beharrik sentitzen, beste droga batzuekin gertatzen den antzera( adibidez heroína edo alkohola)
  2. Baina iraunkorki kontsumituz gero menpekotasun funtzionala eragin dezake; gure buruari sinistarazten diogu ezin ditugula zenbait gauza egin kanuto bat erretzen ez badugu.
  3. Maiztasunarekin kontsumitzen dutenengan abstinentzia psikologikoa Portu dezake, hauek antsietatea eta paranoia pairatuz eta lo hartzeko zailtasunak edukiz.

ALKOHOLA

 
Alkoholismoa. Kontzeptua eta ondorioak

Gizakiak aspaldidanik erabiltzen ditu substantzia psikoeragileak, ez zentzazio atseginak lortu edo zenbait ezerotasun alboratzeko bakarrik, baita helburu sozial, erlijioso eta erritualak lortzeko edo errazteko.

Asko idatzi da drogei buruz eta ez beti zuzen edo egoki. Batzutan esaten dena ez dago oso nabarmenki justifikatua. Are gehiago, askotan helburu propagandistikoekin exageratu egiten da, zientziarekin inolako zerikusirik gorde gabe.

Alkoholismoa, Estatu Espainolak orokorki eta Euskal Herriak bereziki duten mediku eta osasun publikoko arazorik larriena da agian. Horretaz, pertsonengan eta herriengan sortzen duen endakatze-prozesuak ez gintuzke beste drogen kontsumoak baino gutxiago larritu behar.

Gaur egun, interes bakarra ez dago mozkor edo hordikeriaren ondorio penagarrietan, baizik eta alkoholak osasunarentzat dakartzan kalteei arreta handiagoa ematean.

Edari alkoholikoen kontsumoaren arazoaren handitasuna baloratzeko orduan, ezin bazter ditzakegu faktore sail batzuk:

  • Alkoholak bere gain duen fiskalizazio-egoera berezitik eratorriak, bera izanik lortzeko errazena eta sozialki gehien onartu den droga.
  • Ekonomian alkoholak jokatzen eta betetzen duen funtsezko tokia.
  • Populazioaren gehiengo handi batek gaiari buruz duen informazio eskas eta askotan desegokia.
  • Estatu Espainolak eraman duen osasun politika.

Arrazoi hauengandik edari alkoholikoen kontsumoa aurrerakoa izan da.

Nahiz eta gaurko arazoa izan, historian atzerantz abiatzen bagara, alkoholaren erabileraren lehen berriak Neolitiko garaikoak direla ikusiko dugu. Mesopotamiako eta Egiptoko kulturetan ezaguna zen garagardoaren kontsumoa. Kanaango zibilizazioan ardoa erabiltzen zen, eta honen lekuko ugari, Testamentu Zahar eta Berriaren bidez badugu.

Denbora klasiko eta helenistakoetan, alkoholaren sarraskien ondorioak ongi nabariak dira. Honetaz nahiko dokumentu idatzi ditugularik Eskiloren, Euripidesen eta Plutarkoren obretan, asko izanik ardo-kontsumoan oinarrituriko joko eta erritoak.

Nahiz eta autore askok eta garrantzitsuek bere ahaleginak egin edari alkoholikoen kontsumoa eta gizakiarengan egin dituen ondorioak ikertzen eman dituzten, komenigarria litzateke alkoholismoa eritasun fisikoa bezala, eta horretaz atentzio medikoa behar zuena onartzeko oinarriak jarri zituenaren gogorapen bat egitea. Gizon hau Bruhl-Cramer alemana izan zen, eta bere liburua "Uber die trunksucht und eine rationelle heilmethode derselben" (1819), laguntza handi bat izan zen edari alkoholikoen erabilera jarrai eta gehiegizkoak oinarri fisiko bat zuelaren idearentzat. Berak arreta jarri zuen ,hordikeria bizio bat zelako idea baztertzeko, moral zentzuaren galera ez zela gehiegizko kontsumoaren arrazoia pentsatuz, beraren ondorio bat baizik. Bere meriturik handiena, alkoholismoa zer zen deskribatzea baimendu zuen terminoa sortzea izan zen.

Honen atzetik, Magnuss Huss izan zen XIX mendean alkoholismoari buruz egindako lanik garrantzitsuenaren egilea, bere izena "Chrinische Alkoholskracheit Oder Alkoholismus Chronicus".

Hussek, berak Alcoholismus Chronicus izendatzen zuena, pozadura kroniko bati zor zitzaion eritasun bat bezala definitu zuen, beruna eta artsenikoagatiko pozoaduren berdintsua arlo batzutan eta epe luzean eta modu jarraiean ardo eta beste edari alkoholdunen kontsumoari sekundario zena. Sintoma neurologikoei dagokionez zera esan dezakegu, gaur egun alkoholiko batengan aurki daitezkeen sintoma guziak Hussek bere lanean dagoeneko aipatu zituela.

Korsakof baino 40 urte lehenago, Hussek alkoholikoek jasatzen duten oroimen-galera eta konfabulazioa deskribatu zituen.

Bere kontzeptu honi esker gaur egun DEPENDENTZIA kontzeptura iritsi gara. Hau, alkohola erabilera kronikoaren ondorio garrantzitsuena da. Nahiz eta bere ezaugarriak eragilearen arabera aldatu, dependentzia hitzak zentzu orokorra du, eta edozein motako gehiegizko erabilera izendatzeko balio duelako aukeratu da, gehiegikeria horrek norberaren edo gizartearen osasunean duen arriskuaren larritasuna inola ere aldez aurretik juzgatu gabe, edota fiskalizazio-arau jakin baten beharra. Definizio hau onartu da, droga-dependentzia bezala jotzen diren egoeren ezaugarri garrantzitsuen gehiengo barnean hartzen duelako, definizio honen funtsezko puntu bat droga eta gizakiaren arteko elkarrekintzari ematen zaion tratamendua izanik, hemendik bait dator droga-dependentziak arazo mediku bat izatea. Droga-dependentziak tratamendu medikua behar izateko, nahitaezkoa da eritasun bezala onartzea, eta horretarako nahitaezkoa da droga eta gizakiaren arteko elkarrekintzak ondorio kaltegarriak sortzea, geroago gizartean isladatuko direnak.

Dependentzia bi era ezberdinetara ager daiteke: Dependentzia Psikikoa, tentsio-egoera bat arintzeko droga jakin bat kontsumitzera bultzatzen duena; eta dependentzia Fisikoa, organismo bizidun baten ondoren, aipaturiko droga horiek bapatean kentzeak sortzen dituen aldaketa fisikoen multzoaz nabarmendu dena.

Ondoren zehatz-mehatz azalduko dugu zer ulertzen dugun hauetako termino bakoitzaz, eta baita beraien ezaugarririk nagusienak ere.


Dependentzia Psikikoa

Portaerako gertaera bat da, soilik, zaila da horregatik noiz agertzen den finkatzea, ia kasu gehienetan pertsonaren psikopatologiaren erreflexua baita.

Prozesu hau da bortitzena farmako-dependentzia baten ezarpenean; droga baten kontsumora ohituta dagoen pertsona baten egonezineko egoera batez nabarmentzen da, berriz kontsumitzen denean lasaituz.

Pertsona batean dependentzia psikikorik badagoen jakin nahi dugunean, bi gauza finkatu behar dira:

  1. Droga, pertsona horren bizimodua eratzeko faktore garrantzitsu bat izatea.
  2. Drogaren erabilera beste lehiaketzako mekanismoengain gailentzea.

Lehen puntua betetzen da, denbora, materiale eta indar-kopuru handiak drogaz hitzegin edo bizitzako eta drogetan pentsatzeko ematen badira.

Pertsona batek bere bizitzako egoera ezberdinei, drogak kontsumitu edo ez, modu ezberdinean erantzuten dioenean, bigarren puntua betetzen da.

Orokorki hitzeginez, onartzen da dependentzia psikikoaren ezarpenean, elkarren artean dinamikoki lotuak dauden zenbait faktore sartzen direla, hala nola:

  • Droga-kontsumoa ematen den talde soziokulturalaren izaera.
  • Droga ezaugarria, eta kontsumo-mota.
  • Erabiltzaileen ezaugarriak.
  • Erabiltzaileak zer espero duen drogagandik.


Dependentzia Fisikoa

Alkoholaren administrazioa moztu, edota bere eragina antagonista baten bidez kontra egiten denean sortzen diren nahasketa fisiko gogorrez agertzen den moldaera edo adaptazio-egoera bezala definitu daiteke. Kontsumo epe luzeen ondoren, gorputzak bere homeostasia mantentzeko alkohola hartzeko duen beharra izango litzateke.

Dependentzia fisikoa tolerantziaz eta abstinentzia sindromeaz agertzen da.

Bi tolerantzia mota bereizten dira, metabolikoa bata, metabolizazio azkarrago bategatik, kontzentrazioa gutxitzen da, eta eraginak horrela moteltzen dira; eta tolerantzia funtzionala bestea, portaerazko eta neuropsikologiazko erantzun berak lortzeko alkohol-kopuru handiagoak hartzeko beharrean agertzen dira.

Abstinentzia-sindromea, kontsumoa bapatean moztu ondoren agertzen diren aldaketa fisiologiko frogagarriez osatzen da. Alkoholaren kasuan, abastinentzia-sindromea bi eratakoa izan daiteke:

  1. Konbultsio itxurazkoa, barbiturikoen kontsumoaren ondorioz agertzen denaren antzekoa.
  2. Delirium Tremensa

Delirium tremens hau, edari alkoholikoen kontsumo historia luze baten ondoren alkoholaganako tolerantzia farmakologikoko egoera bat lortu duten alkoholikoetan agertzen da. Pertsonak alkohol kontsumoa eten edo nabarmenki gutxitzen duenean, beste sintoma multzo bat agertzen da, Delrium tremensari dagozkionak hain zuzen.

Lau sintoma talde bereizi genitzake batez ere.

  1. Hasieran dardarak, hiperaktibitatea eta zeinu neurobegetatiboak nabarmentzen den egoera.
  2. Pertzepzio-ahalmenaren disfuntzioa, batez ere haluzinazioak.
  3. "Gran mal" itxurako konbultsioak.
  4. Dardarak, denbora eta leku-desorientazioa, kontzientziaren gutxitzea, sukarra eta hiperaktibitate motorraz nabarmentzen den egoera.

Hiru lehenengo sintoma-taldeak, normalean edari alkoholikoen kontsumoa eten edo gutxitu ondorengo 24-48 ordutara agertzen dira. Laugarren egoera, edo deliriuma bereziki, edari alkoholikoak kendu eta ondorengo 48-72 ordu bitartean.

Alkoholaganako dependentzia fisikoa agertzeko biderik ziurrena erabakitzen saiatzen diren erizpide asko daude, baina denek onartzen duten neurria da, denbora epe luzeetan alkohol hutsa soileko 50 (bost kopa ardo) gramo egunero kontsumitzea, eritasun alkoholikoa hartzeko bide ziurra.

Portaera ikuspegi batetik alkoholak burmuinaren duen ekintzagatik, zenbait kasuetan kontsumo garrantzitsuak egin ondoren ezinhibizio bat ematen da. Honekin batera agitazio eta portaerako alteraketa oso larriak ikusten dira. Alteraketa hauek alkoholaren ekintza toxikoa eten egiten denean desagertzen dira.

Azkenik, gaixo hauen artean ematen den konplikazio arruntena suizidioa da. Alkoholismoa eta depresioa askotan elkarrekin azaltzen dira. Kasu batzuetan depresioa alkoholismoaren ondorioz azaltzen da, beste batzuetan berriz, alkohola, depresioa gainditzeko baliobide bezala erabiltzen da, eta egoera hauetan ,lehen aipatu dugun bezala, suizidioa eta parasuizidioa krisieko portaera bezala erabiltzen dira. Egin diren ikerketa epidemiologiko gehienetan suizidio eta parasuizidioetan erabiltzen den metodo laguntzailea alkohola izaten da.

 

 

 

ESTASIA

Estasia -MDMA edo Metilendioximetanfetamina- azken hamarkadan agertu diren drogetatik arrakastatsuena da. Ez da jendeak gehien erabiltzen duen droga, baina bai azkenaldian gehien ugaritu dena. Izan ere, 1987. urtean, heroinazale-hiesdun loturaren ondorioz, drogen munduan inflexio-unea gertatu zen eta heroinaren gainbehera etorri zen. Diseinuzko eta sintesi-drogen aroa hasi zen.

Usadioa berria zen, baina droga horiek ez. Lehendik zeuden substantziak ziren eta merkatuan nolabaiteko onarpena lortu zuten. Estasia, egoera puruan, zapore gaziko hauts zuria da. Kalean, hala ere, nekez aurki daiteke horrela, beste hainbat substantziekin nahastuta agertzen baita: kafeina, efedrina…. Eta koloreetako pilula edo kapsula itxurarekin saltzen dira. MDMA 1912. urtean Alemaniako Merck enpresako kimikariek sintetizatu zuten, gosea kentzeko balio zezakeela uste baitzuten. Ez zen merkatura ere iritsi. 50eko hamarkadan, borrokan egiteko ona izan zitekeelakoan, EEBBko armadak saiakuntzak egin zituen droga honekin. 60-70eko hamarkadan droga psikoaktibo modura erabiltzen hasi zen, psikoterapian. 80eko hamarkadan, berriz, -hainbat kultur- eta musika-mugimenduri lotuta- hedatzen hasi zen. Acid house, rave, makina… giro horretako hitzak dira.

Europan saltzen eta hartzen den estasi gehiena Herbehereetan egiten da. Izan ere, han tresnak erraz aurkitzen dira, oinarrizko produktu kimikoak eskuratzeko ez dago aparteko arazorik eta eginbehar horretarako prest dauden kimikariak ere erruz aurki daitezke. Estasia sintetizatzeko bideak bat baino gehiago dira, eta esperientzia apur bat duten kimikarientzat aukera berriak aurkitzea ere, ez da zaila. Europako laborategi gehienetan sistema MDF-2P zetonaren tratamenduan oinarritzen da. Produktu hori gutxira arte industrietan erabili izan da, baina orain eskuratzea ez da hain erraza. Horregatik ekoizle klandestinoek beste metodo batzuk aurkitu behar izan dituzte zetona hori lortu ahal izateko. Gai kimiko horretatik abiatuta estasia sintetizatzen da. Gero, estasi hori pilula edo kapsula bihurtu beharko da.

Estasiaren kimika

Estasi pilulak itxura, kolore, forma eta tamaina askotarikoak izaten dira; ez dago forma baten berri ematerik. Kanpotik desberdinak dira eta barrutik ere bai. Izan ere, estasiaren izenean saltzen den guztia ez da estasia. Estatistiken arabera, estasi izenean saltzen diren pilula eta kapsula guztien % 80 lotura kimikoa duten 4 anfetaminiko izango lirateke: MDMA, MDA, MDEA eta MBDB. Horietako lehena, MDMA, estasia bera, gehien agertzen dena da. MDEA anfetaminikoa dator gero; oso antzeko droga hau ere. Sailkapenean urrutiago egongo lirateke MDA, besteak baino toxikoagoa; eta azkenik, MBDB anfetaminikoa. Estasi izenean saltzen diren gainerako pilulek, % 20ek, ez dute MDMArekin zerikusirik. Anfetamina izan dezakete, kafeina, metanfetaminak, antihistaminikoak, antialergikoak, antibiotikoak eta abar. Argi dagoena zera da: pilulak zer diren ez jakiteak, pilula batetik bestera dosiak erabat desberdinak izateak eta droga ekoizteko produktu toxikoak erabiltzeak estasiaren kontsumoa osasun publiko arazo bihur dezakete.

Pilula faltsuak alde batera, teorian behintzat, MDMAren arriskurik handiena berak plazerra sortzeko eragiten dituen erreakzio neurokimikoetan dago. Estasia odolera iristen denean, serotonina askatzen duten neuronetara bideratzen da. Jakina denez, serotoninak gogoa erregulatzen du. MDMAk zelula horiei serotonina askatzea eragiten die, burmuineko bazter guztietara irits dadin. Serotonina-maila artifizialki igoaraztea arriskutsua izan daiteke. Normalean serotonina-mailari zehaztasunez eusten zaio, eta hori gorputzarentzat oinarri-oinarrizkoa da, serotoninak gogoa kontrolatzeaz gain, gorputzeko tenperatura ere kontrolatzen duelako. Izan ere, motzera begira, MDMAren arriskurik handiena hipertermia edo gorputza bat-batean berotzea da. Sistema serotoninaz betetzean, gau bakar batean bereziki hainbat dosi hartu eta gero, gorputzak tenperatura kontrolatzeko gaitasuna gal dezake. Egoerak berak ere ez du gehiegi laguntzen, kontsumitzaile gehienak jendez betetako toki itxietan biltzen baitira; askotan dantza egiten, gainera. Hasi berri askok ez dakitenez ura edan behar dela, gorputzeko tenperatura 43 °C-tik gora igo daiteke. Tenperatura horretan odola sendotu egiten da eta bihotzekoak ematea ez da batere arraroa.

Luzera begira ere, arriskuak omen daude. Johns Hopkins Unibertsitateko George Ricaurte neurotoxikologoaren iritziz, serotonina-kopurua galdu egiten da. Berak egin duen lanean ikusten denez, ohiturazko estasi-hartzaileek burmuinean serotonina gutxiago izaten dute.

Estasizaleak

Egin diren azken ikerketa-lanen arabera, estasia erabiltzen dutenen % 65 inguru gizonezkoak dira. Estasia hartzen dutenen gehienak (% 90) 18-24 urte artekoak dira, baina badira zaharragoak nahiz gazteagoak, eta adin txikikoak ere. Estasia hartzen duten gehienek hartzen dituzte beste droga batzuk ere. Lautik hiru tabako-erretzaileak dira. Beste hainbatek alkohola edaten dute. Gutxi batzuk haxisa modu erregularrean erretzen dute. Lautik batek anfetamina eta metanfetaminak -speed-a- ere hartzen ditu, baina opiazeorik ez.

Estasiaren kontsumo-maiztasunari edo beharrari begira, Espainian egin duten ikerketa baten arabera, bost estasi-kontsumitzaile mota bereizten dira:

  • Esperimentalak: urtean 10 aldiz baino gutxiago kontsumitzen dutenak, % 23,7.
  • Noizbehinkakoak: urtean 10 eta 50 aldi artean kontsumitzen dutenak, % 33,3.
  • Ohiturazkoak: urtean 50 eta 100 aldi artean kontsumitzen dutenak, % 25.
  • Intentsiboak: urtean 100 eta 400 aldi artean kontsumitzen dutenak, % 15.
  • Biziatuak: urtean 400 alditik gora kontsumitzen dutenak, % 3.

Ikerketa horrek dioenez, estasi-zaleek droga hartzeko arrazoi ugari aipatzen dituzte eta gehienek diote kontrola daitekeen droga dela, drogazaletasunik sortu ezin duena. Droga garbia ere badela diote, erraz erabiltzen dena, erosoa eta, beste batzuekin alderatuz gero, merkea.

Adituen artean eztabaida handi samarra dago droga honek eta antzekoek gorputzean eragiten duten ondorioez. MDMAk giza gorputzean 75-100 mg-tik gora eragiten du, hartu eta ordu erdira gutxi gorabehera; eragina, berriz, 4-6 ordutara desagertzen da. Zientzialarien arabera, estasiak edo MDMAk oinarrizko bi eratako eragina du: bizigarria eta psikodelikoa. Hartzaileek adierazten dutenaren arabera, eraginak bost multzotan sailka daitezke:

  1. Aldaketak umorean: poztasuna, energia, zoriontasuna, lotsa galtzea, barregura, sentsualitate gehiago, espiritualtasun gehiago, autoestimua berpiztea eta agresibitate gehiago.
  2. Harremanetarako eta berriketarako erraztasuna.
  3. Aldaketak pertzepzioan eta aluzinazioak.
  4. Sexu-grina handiagoa.
  5. Ideien argitasuna eta kontzentrazio-gaitasun handiagoa.

Ikusitakoagatik, oro har, esan daiteke estasia bizigarria dela, desio sexuala areagotu eta giza harremanak errazten dituela. Dena den, oso bestelako eraginak ere izaten ditu estasiak: egarria, aho lehorra, berotasuna, lorik egin ezina, gehiegizko izerdia, takikardia, kontrolatu ezin diren mugimenduak, larritasuna…, droga hartu eta ordu gutxira desagertzen omen dira. Baina denbora gehiago irauten duten eraginak ere baditu estasiak: nekea, kontzentratzeko zailtasunak, goserik eza, memoria galtzea, lanerako gaitasuna galtzea, haserrea, depresioa eta desio sexualaren falta. Beraz, sekulako kontrastea gertatzen da estasia hartu eta gutxira sortzen den energia eta zoriontasun sentsazioaren eta luzera -24 ordu- eragiten duen moteltasunaren artean.

"MDMA hartu duen jende gehienak -dio Ricaurte neurotoxikologoak- arrunta dirudi, baina baliteke hemendik 10-20 urtera ikustea droga ez zela pentsa zitekeen bezain ona".

HEROINA

Heroina

Heroina morfinatik lortzen den opiazeo indartsua da. Opiazeoak substantzia naturalak dira, eta opio-belarretik lortzen dira. Heroina hauts bezala aurkezten da, eta zainetik kontsumitzen da. Droga disolbatu eta berotu egiten da, eta xiringa erabiliz barneratzen da. Hala ere, HIESa agertu zenetik, kontsumitzeko modu hori asko jaitsi da. Izan ere, xiringak partekatu egiten dira, eta gaixotasuna kutsatzeko arrisku handia dago. Horrez gain, heroina esnifatu eta erre ere egiten da.

Droga hau gaizki ikusita dago gizartean. Kasu gehienetan HIESarekin lotzen da, eta kontsumitzen dutenak baztertuta egoten dira. Azken urteetan, erakundeek hainbat kanpaina egin dituzte heroina kontsumitzaileek xiringak partekatu ez ditzaten. Modu horretan, HIESaren kutsadura gutxitzea lortu nahi da.

Heroinak antidepresibo moduan jokatzen du, eta, horren ondorioz, kontsumitu eta berehala euforia eta estasi sentipena sorrarazten ditu. Ondoren, ordea, sentipen hori igaro egiten da, eta logura, zorabioak eta erritmo kardiakoa jaistea eragiten du. Gaindosia gertatzen bada, arnas gutxiegitasuna eragin dezake, eta, horren ondorioz kordea galtzen da. Kasu batzuetan, heriotza ere eragiten du. Droga honek berehala sorrarazten du mendetasuna, eta kontsumitzaileen beharrak ugaldu egiten dira. Heroinaren ondorio nagusiak ondorengoak dira:

  • Erritmo kardiakoan gorabeherak.
  • Anorexia eta lo egin ezina.
  • Arrisku soziala.
  • Kordea galtzea.
  • Heriotza.
  • Xiringak partekatzen badira HIESa eta beste hainbat gaixotasun kutsatzea

ANFETAMINAK

ANFETAMINAK

 

 

Beste izen batzuk: Anfetak, speed, centramina...

Familia: Bizgarriak/psikofarmakoak

Jatorria:

Lehenengo anfetamina 30garren hamarkadan sintetizatu zuen

Gorden Alles-ek, asmaren tratamendurako erabiliz. Geroago,

narkolepsia, Parkinsona, haurren hiperaktibitatea, depresioa eta

loditasuna ere tratatzeko erabili zen.

Aurkezpena: Tabletak, kapsulak eta hautsa, textura eta kolore desberdinekin.

Administrazioa: Batez ere ahoz (esnifatu eta injektatu ere egin daiteke)

Erabilera

terapeutikoa:

Gaur egun ia ez du erabilera medikurik.

Legea:

Medikuaren kontrolpe zorrotz baten bidez soilik kontsumitu

daitezke. Erabilera mediku honetatik at kontsumitzea, legez

kanpokoa izango litzateke.

Dependentzia

Tolerantzia

Dependentzia eta tolerantzia oso altua.

Abstinentzia sindromean zenbait fase bereizten dira:

- 1go fasea (crash): azken kontsumotik ordu gutxira

agertzen da eta 9 egun iraun dezake. Humorearen

aldaketa bortitzak, depresioa, energia falta, antsietatea,

logabezia eta kontsumitzeko desio indartsuak.

- 2garren fasea (abstinentzia): 1-10 aste iraun dezake.

Nekea, energia eta motibazio falta eta depresioa.

- 3garren fasea (mugagabea): egoera desatseginak ager

daitezke, nun pertsonak kontsumitzeko desio haundia

sentitzen du. Bere buruarekin beste egiteko ideiak.

Efektuak:

Pertsona, ingurua eta egoeren arabera alda daitezke:

- Euforia, exzitazioa, logabezia, norberaren buruarengan

konfidantza altua, agresibitatea, apetitu eta neke falta,

hiperaktibitatea...

- Arreta eta kontzentrazioa igo

- Egarria, izerdia, takikardiak, tentsio arteriala igo, buruko

mina, zorabioak... Mugimendu esterotipatu eta

exageratuak matel-hezurran

Arriskuak:

Sobredosiak gorputzeko tenperatura igotzen du, aluzinazioak

ager daitezke, dardarak eta kasu larrienetan heriotza.

Denbora epe luze batetan kontsumitzen bada, depresio larriak

ager daitezke.

Psikosi toxiko anfetaminikoa eman daiteke (ez dugu

eskizofreniarekin nahastu behar).

Abusu kronikoetan: aknea, hortz, oi eta hatzazaletan nahasteak,

ile sikua...

KOKAINA

Kokaina

Kokaina hauts zuri finaren itxura duen droga da. Koka izeneko landarearen hostotik ateratzen da substantzia hori, eta kontsumitzeko modu ezberdinak daude. Horien artean nagusiena eta baita ezagunena ere, kokaina arnastea da, hau da, esnifatzea. Hala ere, badira beste modu batzuk: erretzea eta berna barnetik injektatzea esaterako.

Gaur egun kontsumitzen den kokaina ez da erabat garbia edo purua. Trafikatzaileek substantzia ezberdinak nahasten dizkiote kokainari eta horrek, drogaren ondorio larriak eta arriskuak handitzen ditu. Izan ere, ezinezkoa gertatzen da kontsumitu den kokainak ze substantzia dituen jakitea.

Kokaina hartu eta berehala euforia egoera sortzen du. Era berean, ahalmen intelektuala eta fisikoa ere handitu egiten ditu. Denbora aurrera doan einean, ordea, sentsazio horiek igaro egiten dira eta egoera depresiboa eta estutasuna sortzen dira. Droga honen ondorio nagusiak ondorengoak dira.

  • Odol hodiak uzkurtzen ditu.
  • Erritmo kardiakoan gorabeherak eragiten ditu.
  • Jarduera psikikoa handitzen du.
  • Desinhibizioa sorrarazten du kontsumitu duen pertsonarengan.
  • Esnifatzeko erabili diren tresnek hainbat gaixotasun kutsatzeko arriskua dute.
  • Zenbait pertsonengan, gaitz psikikoak eragin ditzake.

MARIHUANA

 Kanabazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, zuntzezko zurtoin zutikorra, hosto palmatuak, lukutan dauden lore arrak eta glomerulu eseritan dauden lore emeak dituena. Fruituak txikiak eta esferikoak dira eta hauen haziak, hegaztiak bazkatzeko eta olioa erauzteko erabiltzen dira. Zenbait barietatetatik marihuana eta haxixa ateratzen da (Cannabis sativa).

 

 

Cannabisa da mendebaldeko munduan gehiena kontsum itzen den legez kanpoko droga. Estimazioen arabera, 140 milioi dira ohiko kontsumitzaileak, munduko biztanleriaren %2,4, eta kopuru hori gorantz doa. Europan, 15-64 urte bitarteko pertsonek beren bizitzan inoiz edo behin kontsumitu izan dutela kalkulatzen da, eta azken urte honetan 12 milioitik gora lagunek erabili dute. Espainia, Danimarka eta Erresuma Batua dira, kontsumoaren eta kontsumitzai leen kopuruari dagokienez, aurrenekoak zerrendan. Espainian, helduen %22k eta heldu gazteen %3 k kontsumitu du noizbait cannabisa, eta informazio ofizialen eta kazetaritzakoen arabera, gutxienez 400.000 lagun dira haxixa edo marihuana egunero-egunero kontsumitzen dutenak.

Kopuru horiek ikusirik, ez da harritzekoa herri honetako erabiltzaileei, cannabisaren presentziari, erosketari eta kontsumitzeari dagokionez, haren erabilera “normalizatua” dagoela iruditzea. Irudipen hori ez dator bat ordea cannabisaren legezko e statusarekin eta erabiltzetik sortzen diren legezko arazoekin.

Cannabisaren adikzioa: mendekotasun fisikoa eta abstinentzia sindromea

Hainbat ikerketaren arabera, cannabis-kontsumitzaile ohikoetatik, gutxi batzuk bakarrik bihurtzen dira fisikoki cannabisaren mendeko. Iturri horien arabera, %6 eta %10 bitarte dira mendekotasun horretara iristen diren kontsumitzaileak. Badira datu batzuk gai honi buruzko mendekotasun motaren bat izateko arriskurik handiena duten kontsumitzaileei buruz. Estatu Batuetako 2.000 pertsona helduek osatutako erakuskari batean cannabisaren kontsumoaren bilakaera 14 urtez aztertu ondoren, iparramerikar ikerlari talde batek atera zuen ondorioa izan zen mendeko subjektuengan kontsumitzen hasteko adina baxuagoa dela mendeko ez direnengan baino, eta, aurrenekoengan, kontsumoaren lehen hiru urteetan gertatzen direla mendekotasunarekin lotutako ezaugarriak. Cannabisaren kontsumoak sortutako mendekotasunak, beraz, hiru ezaugarri nabarmen ditu:

1. Erabiltzaile zenbateko txiki bat izaten da , eta kopuru handi samarrak kontsumitzen dituzte.

2. Mendekotasuna kontsumoaren lehen urteetan garatzen da.

3. Gazteenak hasten direnei eragiten die gehienbat.

Beste droga batzuen kasuan ez bezala, heroinarenean adibidez, kontsumitzaile eskarmentudunengan arina edo moderatua izaten da abstinentzia sindromea, eta, zenbait kasutan, sindromerik ere ez dago, besteak beste, iraupen laburrekoa izaten delako. Abstinentzia sindromearen ia erabateko falta hau THCaren izaera liposolugarrian datza (horixe da kalamuaren gai psikoaktibo nagusia), horren ondorioz ehunetan pilatzen baita, eta pixkana-pixkana askatzen den biltegi bat osatzen du. Horren ondorioz, abstinentzia sindromea oso arindua geratzen da, eta ez die ondorio esanguratsurik eragiten aldi batez edo behin betiko kontsumitzeari uzten dutenei.

Cannabisaren arriskuak

Frogatua

Frogatu gabea

Baztertua

Mendekotasuna

X

Abstinentzia sindromea

X

Arnas aparatuaren gaineko kalteak

X

Sistema kardiobaskularra

X

Jarduera motorra
Intoxikazioa
Ohiko kontsumoa


X


X

Minbizia sortzeko ahalmena

X

Elikadurarekin lotutako jokabidea eta intoxikazioak

X

Haurdunaldiko eta edoskitzaroko kalteak

X

Sistema immunitarioari eragindako kalteak

X

Ospitaleko larrialdiak

X

Zuzeneko hilkortasuna

X

Zeharkako hilkortasuna (minbizia, istripuak, etab.)

X

Tratabide eskaeren ugaltzea

X

Cannabis psikosia

X

Eskizofrenia

X

Hurbileko oroimenaren nahastea

X

Goraldi efektua

X

Motibazio faltaren sindromea

X

Eskola porrota

X

Lanaren mundura ekar ditzakeen ondorio kaltegarriak
Intoxikazioa
Ohiko kontsumoa


X


X

Aldez aurreko plangintzarik gabeko sexu harremanak
Intoxikazioa
Ohiko kontsumoa


X


X

Agresibitatea

X

Arazo  juridikoak

X