MARIHUANA
Kanabazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, zuntzezko zurtoin zutikorra, hosto palmatuak, lukutan dauden lore arrak eta glomerulu eseritan dauden lore emeak dituena. Fruituak txikiak eta esferikoak dira eta hauen haziak, hegaztiak bazkatzeko eta olioa erauzteko erabiltzen dira. Zenbait barietatetatik marihuana eta haxixa ateratzen da (Cannabis sativa).
Cannabisa da mendebaldeko munduan gehiena kontsum itzen den legez kanpoko droga. Estimazioen arabera, 140 milioi dira ohiko kontsumitzaileak, munduko biztanleriaren %2,4, eta kopuru hori gorantz doa. Europan, 15-64 urte bitarteko pertsonek beren bizitzan inoiz edo behin kontsumitu izan dutela kalkulatzen da, eta azken urte honetan 12 milioitik gora lagunek erabili dute. Espainia, Danimarka eta Erresuma Batua dira, kontsumoaren eta kontsumitzai leen kopuruari dagokienez, aurrenekoak zerrendan. Espainian, helduen %22k eta heldu gazteen %3 k kontsumitu du noizbait cannabisa, eta informazio ofizialen eta kazetaritzakoen arabera, gutxienez 400.000 lagun dira haxixa edo marihuana egunero-egunero kontsumitzen dutenak.
Kopuru horiek ikusirik, ez da harritzekoa herri honetako erabiltzaileei, cannabisaren presentziari, erosketari eta kontsumitzeari dagokionez, haren erabilera “normalizatua” dagoela iruditzea. Irudipen hori ez dator bat ordea cannabisaren legezko e statusarekin eta erabiltzetik sortzen diren legezko arazoekin.
Hainbat ikerketaren arabera, cannabis-kontsumitzaile ohikoetatik, gutxi batzuk bakarrik bihurtzen dira fisikoki cannabisaren mendeko. Iturri horien arabera, %6 eta %10 bitarte dira mendekotasun horretara iristen diren kontsumitzaileak. Badira datu batzuk gai honi buruzko mendekotasun motaren bat izateko arriskurik handiena duten kontsumitzaileei buruz. Estatu Batuetako 2.000 pertsona helduek osatutako erakuskari batean cannabisaren kontsumoaren bilakaera 14 urtez aztertu ondoren, iparramerikar ikerlari talde batek atera zuen ondorioa izan zen mendeko subjektuengan kontsumitzen hasteko adina baxuagoa dela mendeko ez direnengan baino, eta, aurrenekoengan, kontsumoaren lehen hiru urteetan gertatzen direla mendekotasunarekin lotutako ezaugarriak. Cannabisaren kontsumoak sortutako mendekotasunak, beraz, hiru ezaugarri nabarmen ditu:
1. Erabiltzaile zenbateko txiki bat izaten da , eta kopuru handi samarrak kontsumitzen dituzte.
2. Mendekotasuna kontsumoaren lehen urteetan garatzen da.
3. Gazteenak hasten direnei eragiten die gehienbat.
Beste droga batzuen kasuan ez bezala, heroinarenean adibidez, kontsumitzaile eskarmentudunengan arina edo moderatua izaten da abstinentzia sindromea, eta, zenbait kasutan, sindromerik ere ez dago, besteak beste, iraupen laburrekoa izaten delako. Abstinentzia sindromearen ia erabateko falta hau THCaren izaera liposolugarrian datza (horixe da kalamuaren gai psikoaktibo nagusia), horren ondorioz ehunetan pilatzen baita, eta pixkana-pixkana askatzen den biltegi bat osatzen du. Horren ondorioz, abstinentzia sindromea oso arindua geratzen da, eta ez die ondorio esanguratsurik eragiten aldi batez edo behin betiko kontsumitzeari uzten dutenei.
Cannabisaren arriskuak | Frogatua | Frogatu gabea | Baztertua |
Mendekotasuna | X | ||
Abstinentzia sindromea | X | ||
Arnas aparatuaren gaineko kalteak | X | ||
Sistema kardiobaskularra | X | ||
Jarduera motorra |
|
| |
Minbizia sortzeko ahalmena | X | ||
Elikadurarekin lotutako jokabidea eta intoxikazioak | X | ||
Haurdunaldiko eta edoskitzaroko kalteak | X | ||
Sistema immunitarioari eragindako kalteak | X | ||
Ospitaleko larrialdiak | X | ||
Zuzeneko hilkortasuna | X | ||
Zeharkako hilkortasuna (minbizia, istripuak, etab.) | X | ||
Tratabide eskaeren ugaltzea | X | ||
Cannabis psikosia | X | ||
Eskizofrenia | X | ||
Hurbileko oroimenaren nahastea | X | ||
Goraldi efektua | X | ||
Motibazio faltaren sindromea | X | ||
Eskola porrota | X | ||
Lanaren mundura ekar ditzakeen ondorio kaltegarriak |
|
| |
Aldez aurreko plangintzarik gabeko sexu harremanak |
|
| |
Agresibitatea | X | ||
Arazo juridikoak | X |
1 comentario
Mikel -