Nerbio Sistema zentrala estimulatzen du. Tabako hosto lehorrei alkitrana, karbono monoxidoa, arsenikoa eta nikotina (mendekotasun sortzailea) eransten zaie.
BILATZEN DIREN EFEKTUAK Garrantzitsua eta helduagoa sentitzea (batez ere adoleszentzian), lasaitzea, erlaxatzea, eskuetan zerbait izatea...
KONTSUMITZEKO MODUAK
| | |
|
EPE MOTZEKO EFEKTUAK - Muxu gutxi jasotzen dira, hatsak eta ahoak usaia izaten duelako.
- Arropak usaia hartzen du.
- Eztarrian hazkura.
- Hortzak eta behatzak horitzen dira.
- Pertsonaren, kontsumitzeko moduaren eta momentuaren arabera erlaxazioa edota bizkortzea edo suspertzea.
- Odol hodien estutzea.
- Arnasa hartzeko zailtasunak.
| KONTSUMO EZ EGOKIEN ARRISKUAK - Azkarregi nekatzea.
- Arnas sistemaren narriadura (bronkitisa, laringeko eta biriketako minbizia) eta zirkulazio sistemaren narriadura (garuneko, bihotzeko infartuak...).
- Faringitisa.
- Mendekotasun psikologikoa.
- Abstinentzia sindromea: urduritasuna, suminkortasuna...
|
|
0 comentarios