Gizakiak aspaldidanik erabiltzen ditu substantzia psikoeragileak, ez zentzazio atseginak lortu edo zenbait ezerotasun alboratzeko bakarrik, baita helburu sozial, erlijioso eta erritualak lortzeko edo errazteko. Asko idatzi da drogei buruz eta ez beti zuzen edo egoki. Batzutan esaten dena ez dago oso nabarmenki justifikatua. Are gehiago, askotan helburu propagandistikoekin exageratu egiten da, zientziarekin inolako zerikusirik gorde gabe. Alkoholismoa, Estatu Espainolak orokorki eta Euskal Herriak bereziki duten mediku eta osasun publikoko arazorik larriena da agian. Horretaz, pertsonengan eta herriengan sortzen duen endakatze-prozesuak ez gintuzke beste drogen kontsumoak baino gutxiago larritu behar. Gaur egun, interes bakarra ez dago mozkor edo hordikeriaren ondorio penagarrietan, baizik eta alkoholak osasunarentzat dakartzan kalteei arreta handiagoa ematean. Edari alkoholikoen kontsumoaren arazoaren handitasuna baloratzeko orduan, ezin bazter ditzakegu faktore sail batzuk: - Alkoholak bere gain duen fiskalizazio-egoera berezitik eratorriak, bera izanik lortzeko errazena eta sozialki gehien onartu den droga.
- Ekonomian alkoholak jokatzen eta betetzen duen funtsezko tokia.
- Populazioaren gehiengo handi batek gaiari buruz duen informazio eskas eta askotan desegokia.
- Estatu Espainolak eraman duen osasun politika.
Arrazoi hauengandik edari alkoholikoen kontsumoa aurrerakoa izan da. Nahiz eta gaurko arazoa izan, historian atzerantz abiatzen bagara, alkoholaren erabileraren lehen berriak Neolitiko garaikoak direla ikusiko dugu. Mesopotamiako eta Egiptoko kulturetan ezaguna zen garagardoaren kontsumoa. Kanaango zibilizazioan ardoa erabiltzen zen, eta honen lekuko ugari, Testamentu Zahar eta Berriaren bidez badugu. Denbora klasiko eta helenistakoetan, alkoholaren sarraskien ondorioak ongi nabariak dira. Honetaz nahiko dokumentu idatzi ditugularik Eskiloren, Euripidesen eta Plutarkoren obretan, asko izanik ardo-kontsumoan oinarrituriko joko eta erritoak. Nahiz eta autore askok eta garrantzitsuek bere ahaleginak egin edari alkoholikoen kontsumoa eta gizakiarengan egin dituen ondorioak ikertzen eman dituzten, komenigarria litzateke alkoholismoa eritasun fisikoa bezala, eta horretaz atentzio medikoa behar zuena onartzeko oinarriak jarri zituenaren gogorapen bat egitea. Gizon hau Bruhl-Cramer alemana izan zen, eta bere liburua "Uber die trunksucht und eine rationelle heilmethode derselben" (1819), laguntza handi bat izan zen edari alkoholikoen erabilera jarrai eta gehiegizkoak oinarri fisiko bat zuelaren idearentzat. Berak arreta jarri zuen ,hordikeria bizio bat zelako idea baztertzeko, moral zentzuaren galera ez zela gehiegizko kontsumoaren arrazoia pentsatuz, beraren ondorio bat baizik. Bere meriturik handiena, alkoholismoa zer zen deskribatzea baimendu zuen terminoa sortzea izan zen. Honen atzetik, Magnuss Huss izan zen XIX mendean alkoholismoari buruz egindako lanik garrantzitsuenaren egilea, bere izena "Chrinische Alkoholskracheit Oder Alkoholismus Chronicus". Hussek, berak Alcoholismus Chronicus izendatzen zuena, pozadura kroniko bati zor zitzaion eritasun bat bezala definitu zuen, beruna eta artsenikoagatiko pozoaduren berdintsua arlo batzutan eta epe luzean eta modu jarraiean ardo eta beste edari alkoholdunen kontsumoari sekundario zena. Sintoma neurologikoei dagokionez zera esan dezakegu, gaur egun alkoholiko batengan aurki daitezkeen sintoma guziak Hussek bere lanean dagoeneko aipatu zituela. Korsakof baino 40 urte lehenago, Hussek alkoholikoek jasatzen duten oroimen-galera eta konfabulazioa deskribatu zituen. Bere kontzeptu honi esker gaur egun DEPENDENTZIA kontzeptura iritsi gara. Hau, alkohola erabilera kronikoaren ondorio garrantzitsuena da. Nahiz eta bere ezaugarriak eragilearen arabera aldatu, dependentzia hitzak zentzu orokorra du, eta edozein motako gehiegizko erabilera izendatzeko balio duelako aukeratu da, gehiegikeria horrek norberaren edo gizartearen osasunean duen arriskuaren larritasuna inola ere aldez aurretik juzgatu gabe, edota fiskalizazio-arau jakin baten beharra. Definizio hau onartu da, droga-dependentzia bezala jotzen diren egoeren ezaugarri garrantzitsuen gehiengo barnean hartzen duelako, definizio honen funtsezko puntu bat droga eta gizakiaren arteko elkarrekintzari ematen zaion tratamendua izanik, hemendik bait dator droga-dependentziak arazo mediku bat izatea. Droga-dependentziak tratamendu medikua behar izateko, nahitaezkoa da eritasun bezala onartzea, eta horretarako nahitaezkoa da droga eta gizakiaren arteko elkarrekintzak ondorio kaltegarriak sortzea, geroago gizartean isladatuko direnak. Dependentzia bi era ezberdinetara ager daiteke: Dependentzia Psikikoa, tentsio-egoera bat arintzeko droga jakin bat kontsumitzera bultzatzen duena; eta dependentzia Fisikoa, organismo bizidun baten ondoren, aipaturiko droga horiek bapatean kentzeak sortzen dituen aldaketa fisikoen multzoaz nabarmendu dena. Ondoren zehatz-mehatz azalduko dugu zer ulertzen dugun hauetako termino bakoitzaz, eta baita beraien ezaugarririk nagusienak ere. Dependentzia Psikikoa
Portaerako gertaera bat da, soilik, zaila da horregatik noiz agertzen den finkatzea, ia kasu gehienetan pertsonaren psikopatologiaren erreflexua baita. Prozesu hau da bortitzena farmako-dependentzia baten ezarpenean; droga baten kontsumora ohituta dagoen pertsona baten egonezineko egoera batez nabarmentzen da, berriz kontsumitzen denean lasaituz. Pertsona batean dependentzia psikikorik badagoen jakin nahi dugunean, bi gauza finkatu behar dira: - Droga, pertsona horren bizimodua eratzeko faktore garrantzitsu bat izatea.
- Drogaren erabilera beste lehiaketzako mekanismoengain gailentzea.
Lehen puntua betetzen da, denbora, materiale eta indar-kopuru handiak drogaz hitzegin edo bizitzako eta drogetan pentsatzeko ematen badira. Pertsona batek bere bizitzako egoera ezberdinei, drogak kontsumitu edo ez, modu ezberdinean erantzuten dioenean, bigarren puntua betetzen da. Orokorki hitzeginez, onartzen da dependentzia psikikoaren ezarpenean, elkarren artean dinamikoki lotuak dauden zenbait faktore sartzen direla, hala nola: - Droga-kontsumoa ematen den talde soziokulturalaren izaera.
- Droga ezaugarria, eta kontsumo-mota.
- Erabiltzaileen ezaugarriak.
- Erabiltzaileak zer espero duen drogagandik.
Dependentzia Fisikoa
Alkoholaren administrazioa moztu, edota bere eragina antagonista baten bidez kontra egiten denean sortzen diren nahasketa fisiko gogorrez agertzen den moldaera edo adaptazio-egoera bezala definitu daiteke. Kontsumo epe luzeen ondoren, gorputzak bere homeostasia mantentzeko alkohola hartzeko duen beharra izango litzateke. Dependentzia fisikoa tolerantziaz eta abstinentzia sindromeaz agertzen da. Bi tolerantzia mota bereizten dira, metabolikoa bata, metabolizazio azkarrago bategatik, kontzentrazioa gutxitzen da, eta eraginak horrela moteltzen dira; eta tolerantzia funtzionala bestea, portaerazko eta neuropsikologiazko erantzun berak lortzeko alkohol-kopuru handiagoak hartzeko beharrean agertzen dira. Abstinentzia-sindromea, kontsumoa bapatean moztu ondoren agertzen diren aldaketa fisiologiko frogagarriez osatzen da. Alkoholaren kasuan, abastinentzia-sindromea bi eratakoa izan daiteke: - Konbultsio itxurazkoa, barbiturikoen kontsumoaren ondorioz agertzen denaren antzekoa.
- Delirium Tremensa
Delirium tremens hau, edari alkoholikoen kontsumo historia luze baten ondoren alkoholaganako tolerantzia farmakologikoko egoera bat lortu duten alkoholikoetan agertzen da. Pertsonak alkohol kontsumoa eten edo nabarmenki gutxitzen duenean, beste sintoma multzo bat agertzen da, Delrium tremensari dagozkionak hain zuzen. Lau sintoma talde bereizi genitzake batez ere. - Hasieran dardarak, hiperaktibitatea eta zeinu neurobegetatiboak nabarmentzen den egoera.
- Pertzepzio-ahalmenaren disfuntzioa, batez ere haluzinazioak.
- "Gran mal" itxurako konbultsioak.
- Dardarak, denbora eta leku-desorientazioa, kontzientziaren gutxitzea, sukarra eta hiperaktibitate motorraz nabarmentzen den egoera.
Hiru lehenengo sintoma-taldeak, normalean edari alkoholikoen kontsumoa eten edo gutxitu ondorengo 24-48 ordutara agertzen dira. Laugarren egoera, edo deliriuma bereziki, edari alkoholikoak kendu eta ondorengo 48-72 ordu bitartean. Alkoholaganako dependentzia fisikoa agertzeko biderik ziurrena erabakitzen saiatzen diren erizpide asko daude, baina denek onartzen duten neurria da, denbora epe luzeetan alkohol hutsa soileko 50 (bost kopa ardo) gramo egunero kontsumitzea, eritasun alkoholikoa hartzeko bide ziurra. Portaera ikuspegi batetik alkoholak burmuinaren duen ekintzagatik, zenbait kasuetan kontsumo garrantzitsuak egin ondoren ezinhibizio bat ematen da. Honekin batera agitazio eta portaerako alteraketa oso larriak ikusten dira. Alteraketa hauek alkoholaren ekintza toxikoa eten egiten denean desagertzen dira. Azkenik, gaixo hauen artean ematen den konplikazio arruntena suizidioa da. Alkoholismoa eta depresioa askotan elkarrekin azaltzen dira. Kasu batzuetan depresioa alkoholismoaren ondorioz azaltzen da, beste batzuetan berriz, alkohola, depresioa gainditzeko baliobide bezala erabiltzen da, eta egoera hauetan ,lehen aipatu dugun bezala, suizidioa eta parasuizidioa krisieko portaera bezala erabiltzen dira. Egin diren ikerketa epidemiologiko gehienetan suizidio eta parasuizidioetan erabiltzen den metodo laguntzailea alkohola izaten da. |
0 comentarios