ANFETAMINAK
ANFETAMINAK
Beste izen batzuk: Anfetak, speed, centramina...
Familia: Bizgarriak/psikofarmakoak
Jatorria:
Lehenengo anfetamina 30garren hamarkadan sintetizatu zuen
Gorden Alles-ek, asmaren tratamendurako erabiliz. Geroago,
narkolepsia, Parkinsona, haurren hiperaktibitatea, depresioa eta
loditasuna ere tratatzeko erabili zen.
Aurkezpena: Tabletak, kapsulak eta hautsa, textura eta kolore desberdinekin.
Administrazioa: Batez ere ahoz (esnifatu eta injektatu ere egin daiteke)
Erabilera
terapeutikoa:
Gaur egun ia ez du erabilera medikurik.
Legea:
Medikuaren kontrolpe zorrotz baten bidez soilik kontsumitu
daitezke. Erabilera mediku honetatik at kontsumitzea, legez
kanpokoa izango litzateke.
Dependentzia
Tolerantzia
Dependentzia eta tolerantzia oso altua.
Abstinentzia sindromean zenbait fase bereizten dira:
- 1go fasea (crash): azken kontsumotik ordu gutxiraagertzen da eta 9 egun iraun dezake. Humorearen
aldaketa bortitzak, depresioa, energia falta, antsietatea,
logabezia eta kontsumitzeko desio indartsuak.
- 2garren fasea (abstinentzia): 1-10 aste iraun dezake.Nekea, energia eta motibazio falta eta depresioa.
- 3garren fasea (mugagabea): egoera desatseginak agerdaitezke, nun pertsonak kontsumitzeko desio haundia
sentitzen du. Bere buruarekin beste egiteko ideiak.
Efektuak:
Pertsona, ingurua eta egoeren arabera alda daitezke:
- Euforia, exzitazioa, logabezia, norberaren buruarengankonfidantza altua, agresibitatea, apetitu eta neke falta,
hiperaktibitatea...
- Arreta eta kontzentrazioa igo
- Egarria, izerdia, takikardiak, tentsio arteriala igo, burukomina, zorabioak... Mugimendu esterotipatu eta
exageratuak matel-hezurran
Arriskuak:
Sobredosiak gorputzeko tenperatura igotzen du, aluzinazioak
ager daitezke, dardarak eta kasu larrienetan heriotza.
Denbora epe luze batetan kontsumitzen bada, depresio larriak
ager daitezke.
Psikosi toxiko anfetaminikoa eman daiteke (ez dugu
eskizofreniarekin nahastu behar).
Abusu kronikoetan: aknea, hortz, oi eta hatzazaletan nahasteak,
ile sikua...
1 comentario
Mikel -