HATXISA
Cannabis sativa izeneko landaretik eratortzen da; Afrikako iparraldean, Asian eta Hego-Ameriketan aurkitzen da batik bat, nahiz eta, Ipar Ameritan eta Europan ere kantitate garrantzitsuak landatu. Landare hau erraz landatzen da eta gaitera oso gogorra da; hauek bere zabalkuntza errazten duten faktoreak dira.
Marihuanaren sustantzia kimiko aktiboena delta 9-tetrahidrocannabinol (THC) izena jasotzen du. Landare honen alkaloidea DHC moduan azaltzen da, eta hau berotu ondoren (oxidazioa) THCan bihurtzen da. THC kontzentrazioa edo printzipio aktiboa landarearen atal batetik bestera, baita landare batetik beste batera ere aldatzen da (altua bada efektu oso gogorrak eragin ditzake). Kannabisaren produktu hauetan, bere printzipio aktiboa edo kannabinoletan duen aberastasuna, erabiltzen den landare zatiarekin erlazionaturik egongo da, kannabinolen kantitate handiena landarearen orden honetan aurkezten baita: LOREAK, HOSTOAK, ZURTOINAK, SUSTRAIAK, HAZIAK.
- Marihuana, kalamuaren sumidade loredudenez (behin hauetatik erretxina atera eta gero), osotez, fruituez, kimez eta zurtoin bigunez osaturiko produktua da. Guzti hau behin lehortu eta gero, pikatu egiten da. Hau del aeta tabakoaren pikaduraren antza du, bere jatorriaren arabera colorea aldatzen delarik; Marokokoa berde iluna, Kolonbiakoa eta Ertamerikakoa marroia, Libano eta Oriente erdian beltza eta Nepalen brearen antzeko beltza.
- Hatxisa, kannabis landareko erretxinaren prestakuntza bat da. Nabar ilun koloreko 100, 200, 500 edo 1000 gramotako pastilla edo tabletetan aurkezten da, tableta hauek estututako hauts fina daramatelarik. Hauek eztainu edo aluminiozko papelean biltzen dira. Hatxik ere deitzen zaio. Hitz honek arabiar jatorria du eta euskarara itzuliz gero belarra esan nahi du. Hatxisak errealitatean, duen jatorriaren arabera kolore, forma eta THCaren aberastasun desberdinak (%5-20 artean) aurkeztu ditzake. Zenbaitetan produktua pentsuekin eta simaurrarekin faltsutua edo adulteratua izaten da.
Kannabis sativa landarearen deskribapena
Kalamua landare belarkara bat da, dioikoa (banaturiko hanketan landare harrak eta emeak ditu), urteko uztaldia dauka eta Asia ertainean jatorria duten urtikazea familikoa da.
Oso landare gogorra da, 1-7 metro bitarte neurtu ditzake. Ildaskaturiko zurtoina aurkezten du, honek zatituriko palmando itxurako hostoak, zerraturiko izkinak eta gingil bakoitiak (5-11bitarteko tartean aurkitzen da) ditu. Hostoek erretxina dute, ukimenarentzat itsaskorra delarik.
Loreak petalo gabeak dira, berde eta horixka kolorekoak eta harrak edo emeak izan daitezke. Landarearen sexua loreak aztertuz bereizten da; landare harretan, loreak berehala ikusten dira eta hauek mordoka biltzen dira. Lore emeak, ia ikusgaitzak dira eta buruxketan taldekatzen dira. Fruitua, kañamoneak, globo forma dute, marroi grisaxka koloreko 5 milimetrotako diametroa daukate eta elikagai bezala erabiltzen dira, batez ere hegaztien kasuan, baita olioa ateratzeko ere.
Harraren kasuan kañamoiak dira nabarmenena. Emearenean, berriz, bi iletxo hauek
Egiak eta gezurrak
Kannabisari buruzko ideia kontrajarriak daude. Droga honen aurka daudenak arriskutsua dela esaten dute, alde daudenak berriz segurua eta onuragarria dela. Sustantziaren eta bere kontsumitzaileen banalizazioa edo satanizazioa ekiditea litzateke droga honen inguruko helburu nagusienetakoa.
Kannabisak beste droga batzuk kontsumitzera bultzatzen al gaitu?
Eskaladorearen teoria erabat faltsua da. Droga desberdinen kontsumoak hainbat arrazoi direla medio egiten dira, besteak beste, egoera pertsonalak, familiarrak, inguru sozialak eraginda.
Menpekotasuna sortzen al du?
- Kannabisak ez du menpekotasun fisikorik sortzen. Gorputzak ez du droga honen beharrik sentitzen, beste droga batzuekin gertatzen den antzera( adibidez heroína edo alkohola)
- Baina iraunkorki kontsumituz gero menpekotasun funtzionala eragin dezake; gure buruari sinistarazten diogu ezin ditugula zenbait gauza egin kanuto bat erretzen ez badugu.
- Maiztasunarekin kontsumitzen dutenengan abstinentzia psikologikoa Portu dezake, hauek antsietatea eta paranoia pairatuz eta lo hartzeko zailtasunak edukiz.
0 comentarios