Blogia
drogenmundua

HEROINA

Heroina

Heroina morfinatik lortzen den opiazeo indartsua da. Opiazeoak substantzia naturalak dira, eta opio-belarretik lortzen dira. Heroina hauts bezala aurkezten da, eta zainetik kontsumitzen da. Droga disolbatu eta berotu egiten da, eta xiringa erabiliz barneratzen da. Hala ere, HIESa agertu zenetik, kontsumitzeko modu hori asko jaitsi da. Izan ere, xiringak partekatu egiten dira, eta gaixotasuna kutsatzeko arrisku handia dago. Horrez gain, heroina esnifatu eta erre ere egiten da.

Droga hau gaizki ikusita dago gizartean. Kasu gehienetan HIESarekin lotzen da, eta kontsumitzen dutenak baztertuta egoten dira. Azken urteetan, erakundeek hainbat kanpaina egin dituzte heroina kontsumitzaileek xiringak partekatu ez ditzaten. Modu horretan, HIESaren kutsadura gutxitzea lortu nahi da.

Heroinak antidepresibo moduan jokatzen du, eta, horren ondorioz, kontsumitu eta berehala euforia eta estasi sentipena sorrarazten ditu. Ondoren, ordea, sentipen hori igaro egiten da, eta logura, zorabioak eta erritmo kardiakoa jaistea eragiten du. Gaindosia gertatzen bada, arnas gutxiegitasuna eragin dezake, eta, horren ondorioz kordea galtzen da. Kasu batzuetan, heriotza ere eragiten du. Droga honek berehala sorrarazten du mendetasuna, eta kontsumitzaileen beharrak ugaldu egiten dira. Heroinaren ondorio nagusiak ondorengoak dira:

  • Erritmo kardiakoan gorabeherak.
  • Anorexia eta lo egin ezina.
  • Arrisku soziala.
  • Kordea galtzea.
  • Heriotza.
  • Xiringak partekatzen badira HIESa eta beste hainbat gaixotasun kutsatzea

0 comentarios